Europako Alderdi Popularrak Venezuelari buruz aurkeztutako mozioa ez du EAJ-PNVk bozkatu, eskuin muturrarekin adostuta egin delako

Renew Europe taldeak hartu duen erabakiarekin ados, Oihane Agirregoitia eurodiputatuak ez du bozkatu Europako Alderdi Popularrak eta 'Patriots for Europe' eskuin muturreko taldeak izenpetu duten akordioa
Europako Alderdi Popularrak Venezuelari buruz aurkeztutako mozioa ez du EAJ-PNVk bozkatu, eskuin muturrarekin adostuta egin delako
19 Iraila | Europako Legebiltzarra

Europako Parlamentuko diputatu jeltzale Oihane Agirregoitiak ez du bozkatu Europako Alderdi Popularrak Euroganberan Venezuelako egoera politikoaren inguruan aurkeztu duen mozioa, eskuin muturreko taldearekin adostua izan delako, EAJ-PNVrentzat eta talde jeltzalea Europan integratuta dagoen Renew Europerentzat gaindi ezinezko marra gorria litzatekeelako. Renew Europeren baitan mozio hori ez bozkatzeko hartu den erabakia betez eta bere desadostasuna adierazteko, Agirregoitiak erabaki du PPE alderdiak 'Europako Kontserbadore eta Erreformisten taldearen' eta Vox alderdia barne hartzen duen 'Patriots for Europe' eskuin muturreko taldearen artean negoziatu eta izenpetu den ebazpen-mozioa ez bozkatzea. Mozio hori gaur, ostegunarekin, Europako Parlamentuan izan da onetsia aldeko 309 botorekin eta kontrako 201 boto izan dituela. Renew Europe taldeko eurodiputatuek bai parte hartu dute testuari aurkeztu zaizkion hamabi zuzenketen bozketan, horietako hiru Agirregoitiak berak aurkeztu dituelarik.

Testuaren azken bertsioaren bozketan, Renew Europe taldeko eurodiputatuek bozkatzeko txartelak erretiratu dituzte. Venezuelako oposizio mugimendua eta herrialde horretako demokrazia babesten duten arren, argi utzi nahi izan dute uko egiten diotela Europako erakundeetan muturreko eskuineko mugimenduak normalizatzeari eta zentraltasun politikora itzultzeko beharra aldarrikatzen dutela. “Gure aldetik nahiago genukeen Nicolás Madurori oposizioa egiteko Plataformaren bidetik jarraituz, hemen ere, Europako Parlamentuan, elkarrizketaren bidea hartzea eta Europako proiektu politikoari zentraltasuna eta egonkortasuna eman dioten alderdi politikoekin ebazpen bateraturen bat adosten saiatzea, partidismoak eta eskuin muturrarekiko lerrokatzeak saihestuz, baina ez da hala izan”, deitoratu du euskal eurodiputatuak.

EAJ-PNVk eta Renew Europe taldeak azpimarratu dute publikoki eskuragarri dauden hauteskunde erregistroen arabera, Edmundo González izan liteke, eskuragarri dauden akten arabera, uztailaren 28ko hauteskunde presidentzialen irabazle argia, gehiengo nagusi batez eta, beraz, espero dutela 2025eko urtarrilaren 10ean Venezuelako presidente gisa kargua agindu ahal izatea. Hori dela eta, "Nicolas Maduro presidente ez izendatzea" espero duela adierazi du eurodiputatu jeltzaleak. Hain zuzen ere, euskal eurodiputatuak sustatutako eta osoko bilkurak onartutako zuzenketetako batean Nazioarteko Zigor Gorteari eskatzen zaio “giza eskubideen urraketak eta Maduroren erregimenak gizateriaren aurka egindako ustezko krimenen inguruko ikerketetan abian diren atxiloketa arbitrarioak sartzeko, eta erantzuleei kontuak emateko eskatzeko".

PARTEKATU