Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramailea, Edmundo González Urrutiarekin batzartu da gaur goizean, joan den uztailaren 28an Venezuelako Presidentea aukeratzeko egin ziren Hauteskundeez geroztik Behe Ganberak irabazletzat jo zuen ordezkariarekin. 40 minutuko iraupena izan duen bileran eta Madurok bere erregimen diktatorialari eusten diola ikusita, Estebanek EAJ-PNVren babesa helarazi dio Gonzalez Urrutiari.
GARRANTZITSUA: Estekatik honetatik jaitsi daiteke topaketaren material grafikoa