Euskal Taldeak eta Talde Sozialistak Kongresuan erregistratu dute Lurzoruari eta Hiri Birgaitzeari buruzko Legearen testu bategina aldatzeko lege-proposamena. Baterako ekimen honen helburu nagusia da arauaren 55. artikulua aldaraztea eta toki erakundeek planteatu duten zehar eskariari erantzuna ematea, hiri antolamenduko plan orokorrak ez daitezen onartu gabe geratu konpon daitezkeen formazko akatsengatik. “Udalerriek hainbat legealdi eman ditzakete Hiri Antolamenduko Plan Orokorra egiten eta ez da onargarria konpondu ahal den formazko akats bategatik lan guztia, dirua eta udalerri oso baten hiri antolamenduaren etorkizuna alferrik galtzea”, adierazi du Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak.
Vaquerok azaldu duenez planak bertan behera uzteak “atzeratu egiten du udalerrientzat funtsezko diren dotazioen eraikuntza, hala nola osasun zentroak eta udal ekipamenduak zein etxebizitzak”. “Espero duguna da Kongresuko gainerako taldeek erreforma hau babestea, Estatuko udalerri guztietan izan baitezake eragina”, azpimarratu du Euskal Taldeko diputatuak.
Ondorengo estekan jaso daiteke osorik Lurzoruaren Legea aldarazteko Lege Proposamena: https://labur.eus/LEbzk