Neurriak erreklamatu dizkio Euskal Taldeak Espainiako Gobernuari osasun arloko profesionalen falta konpontzeko: “Langilerik gabe ezin diegu gure herritarrei osasun-zerbitzurik onena eman“

Gobernu zentralari kontrola egiteko saioan, Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak Euskadiko Osasun sistema goraipatzeko hitzak esan dituen Osasun ministroari galdetu dio, "zergatik ez duen zerbait egin" Estatuak eskuduntzak dituen alor batean
12 Ekaina | Kongresua

Gaurko kontrol bilkuran, osasun arloko profesionalen falta arintzeko neurriak hartzeko eskatu dio Euskal Taldeak Gobernu Zentralari, eskasia hori Lehen Mailako Arreta zerbitzuan gertatzen delako eta uda sasoian arazoa areagotu egiten delako. Maribel Vaquero diputatu jeltzaleak Mónica García Osasun ministroari galdetu dio "zergatik ez diren dagoeneko neurriak hartu". "Euskal Taldetik eskatzen dizuguna da aurreko Osasun arduradunei eskatzen genien gauza bera, Eusko Jaurlaritzatik ere eskatu zaiena", esan du Vaquerok, eta jarraian azaldu duenez "osasun-langilerik gabe ezin diegu gure herritarrei osasun-zerbitzurik onena eman, horretaz arduratzen eta kezkatzen baikara".

"Estatuko Gobernuaren eta Osasun Ministerioaren ardurakoak diren eta iragarritako defizita arintzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko" eskatu dio Vaquerok ministroari. Hala eskatu du "lehen mailako arretako lanpostuak betetzeko BAME deialdiekin lotutako ezohiko neurriak hartzea, eta bete gabe ez geratzea"; "defizitariotzat jotzen diren espezialitateetan BAMEko ezohiko deialdiak ezartzea"; eta "Autonomia Eridegoetako prestakuntza-unitateak baimentzea, mediku gehiago prestatu ahal izateko".

Gainera, Vaquerok nabarmendu duenez, "zure ardurapeko eskumenen esparruan jardun beharrean, hauteskunde-kanpainan, ekainak 5,Autonomia Erkidegoak deitu zenituen, osasun-langile nahikorik gabe uda-sasoi hau nola planifikatzen ari diren galdetzeko": "Adarra jotzen ari zara", esan du.

Azkenik, gogoan hartu beharrekoa da Osasun ministroak Euskal Osasun Sistema goraipatzeko hitzak esan dituela."Osakidetzarengandik gauza asko ikas ditzakegu. Osakidetza da inbertsiorik handiena egiten duen eta profesionalak gehien zaintzen dituen osasun-sistemetako bat", esan du.

 

PARTEKATU