Eredu sozial jasangarri eta onuragarriaren aldeko apustua berretsi du EAJ-PNVk “fantasietakoen eta motozerrakoen” arteko aliantzaren aurrean

Vitoria-Gasteizen, Salburuako Gizarte Etxean, Oihane Agirregoitiak, Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVko zerrendaburuak, gaur gogoratu du euskal gizarte politikak “Europako gorenen artean” daudela eta “Estatuko aurreratuenak” direla, eta hitzeman du “hemen eta Europan bermatze eta hobetzen” jarraitzea
06 Ekaina | Berria

Oihane Agirregoitiak, igandean egingo diren Europako Hauteskundeetarako EAJ-PNVko zerrendaburuak, gaur hitzeman du Vitoria-Gasteizen, Bruselako hurrengo legealdian ere eutsiko diola talde jeltzaleak eredu sozial jasangarri eta onuragarriaren alde egiten duen apustuari, eredu “arrakastatsua”, “garapen jasangarri eta inklusiboa sustatzen duelako  eta ekonomiaren garapena aurrerapen sozialarekin uztartzen duelako” “ezkerreko zein eskuineko estremismoen aurrean”. Agirregoitiak Salburuako Gizarte Etxean egin ditu adierazpenok. Bertan, alderdi jeltzalearen eskaintza positibo hori kontrajarri  nahi izan du "motozerrakoek agintzen duten tokian programa sozialetan egiten diren inbertsioekin amaitu nahi dutenek” eta “utopia legitimoaren ordez  eta asmo elektoral hutsez dena posible den, dena finantzagarria den fantasiaren alde egin  dutenek osatzen duten aliantza negatibo eta blokeatzaileaekin”.

Agirregoitiak gogora ekarri du Europar Batasunaren nortasun ezaugarri ere badela zaurgarritasun egoeran dauden pertsonak babestea, oparotasuna aukera berdintasun bilakatuz. Halaber, aldarrikatu du "EAJ-PNVk EBren hasieratik sustatu zuela ikuspegi hori, Nazioarteko lantalde berrietan edo Hagako Kongresuan ekarpenak eginez. Ordudanik etsenpluaren bidez predikatzen dugu". Hala, hautagai jeltzaleak nabarmendu duenez, "euskal gizarte politikak Estatuko aurreratuenak dira. Duela 30 urte jarri genuen martxan 'Estatuko aurrerakoiek', hiru hamarkada geroago, beren lorpen handi gisa saltzen dutena: `Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera´. Aste hauetan argitaratutako ikerketa konparatiboek gizarte-ereduko Europako mailarik gorenean gaudela eta Osasun, Hezkuntza, Gizarte Zerbitzu, Berdintasun edo Integrazioko estatu-rankingaren buruan gaudela bermatzen dute", azpimarratu du.

Horregatik guztiagatik, Agirregoitiak konpromisoa hartu du, "hemen eta Bruselan", "eredu sozial iraunkor eta onuragarri bat bermatzen eta hobetzen jarraitzeko,  eredu hori suntsitu nahi duten edo  beren esfortzua horretara bideratzen duten eskuin eta ezkerreko muturrekoen aurrean, hainbat aldiz elkarrekin bozkatzen dutenen aurrean". Eskuin muturrekoek motozerra erabiltzen dute, agintzen duten lekuan, gizarte-programetan inbertitzearekin amaitzeko; ezkerreko muturrekoek, ordea, utopia legitimoa aldatu zuten, dena posible den alferrikako fantasiagatik. Beren kritika suntsitzaileek, zabaltzen dituzten gezurrezko albisteek, zerbitzu publikoetatik lehen lerroan porrot sozialaren aurka ekinean ari direnen lana deskalifikatzen dute". Aliantza negatibo horren aurrean, EAJ-PNVko hautagaiak "erantzun positiboa, errealista eta pragmatikoa" aldarrikatu du, bide horretatik jarraitzeko. "Gure gizarte-eredua mantentzea eta hobetzea; Europan dugun esperientzia eskaintzea; Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Babeseko prestazioen gutxieneko estandarra sustatzea, EBn `gizarte-dumpinga´ eragozteko; azken batean, ziurgabetasunaren aurrean segurtasuna eskaintzea, inor atzean ez uztea. Konpromiso fidagarria da, hainbat hamarkadatako lanak eta emaitzek bermatzen dutelako hemen, gure botoek gure ekarpenek eta Bruselan egiten dugun lanak. Euskadi eredu arrakastatsua da han, garapen jasangarria eta inklusiboa bultzatzen duelako, aurrerapen ekonomikoa eta aurrerapen soziala uztartzen dituena", amaitu du Agirregoitiak.

PARTEKATU