EAJ-PNVk Euskadiko trenbide-zerbitzuetan ematen diren irregulartasun ugarien inguruko kezka eramango du Gobernuaren kontrolerako osoko bilkurara

Datorren astearteko saioan, Igotz Lópezek Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari galdetuko dio zein neurri zehatz hartuko dituen horiek zuzentzeko
EAJ-PNVk Euskadiko trenbide-zerbitzuetan ematen diren irregulartasun ugarien inguruko kezka eramango du Gobernuaren kontrolerako osoko bilkurara
09 Maiatza | Senatua

Euskal Talde Parlamentarioko senatari Igotz Lópezek Espainiako Gobernuari galdetuko dio, datorren astearteko kontrol-saioan, zer neurri zehatz hartuko dituen Euskadin trenbide-zerbitzuak jasaten ari diren irregulartasunak zuzentzeko, erabiltzaileei kalte larriak eragiten ari zaizkienak.

Gaintxurizketako tunelaren ahoan agertu diren pitzadurak, tren-geltokietan egiten diren obrek…  trenen maiztasunak bertan behera geratzea eragin dute, eta ordutegi-aldaketak eta Irun-Brinkola linean nahiz Euskadiko beste leku batzuetako lineetan erregistratutako irregulartasunen zerrenda luzera gehitzen dira. Hori dela eta, horiek zuzentzeko neurri zehatzak har ditzala eskatuko dio EAJ-PNVk Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroari.

PARTEKATU