EAJ-PNVk Imanol Pradales lehendakarigai jeltzaleak jasandako erasoa salatu du. Pradalesi eraso egin diote ETB-2ko eztabaidara zihoala Barakaldoko ekitaldia amaitu ondoren. 49 urteko pertsona batek Pradalesen eta harekin zihoan boluntario baten aurpegia ihinztatu du piperbeltz spray batekin, eta begietan eta aurpegian lesioak eragin dizkie. Ertzaintzak berehala atxilotu du erasotzailea, lesio-delitu bat egotzita. Pradalesek alta jaso du eta ETB-2ko eztabaidan parte hartuko du 22:15ean. Gurutzetako Ospitalean artatu dute, larruazaleko eritema pipalpebrala, hiperemia mistoa eta keratitisa dituelako
Imanol Pradalesek eta EAJ-PNVk beren esker ona adierazi nahi dute jaso dituzten elkartasun adierazpen guztiengatik.