Izaskun Bilbao Baradicak hitza hartu du Estrasburgon egin ohi dituen legegintza-lanak osatzeko atzo eta gaur Bruselan egin den osoko bilkuran. Bertan, duela egun batzuk zendu den lehendakaria "Europa mailako politikaria" dela adierazi du. Diputatuak gogoratu duenez, "duela hamarkada batzuk Euskadik terrorismoaren tragedia eta krisi ekonomiko sakona pairatzen zituen. Arazo zen Europan".
Terrorismoak eta indarkeria politikoak sortutako gainbehera industrialaren eta krisi sozial eta politikoaren posiziotik egungo errealitatera, Europako Batzordeak egin dituen txosten ugaritan goraipatua, Euskadik izan duen bilakaerak Euskadi "arrakasta-eredu" bihurtu du, "lider honi zor dion zerbait, Europako balioetan oinarrituta terrorismoaren eta indarkeriaren presioari aurre eginez, desberdinen arteko akordioak bultzatu baitzituen, terrorismoaren desprestigioa eraginez eta eraldaketa ekonomiko sakona lortzen lagunduz, gizarte-eredu indartsu batekin batera", amaitu du.