Sekretu Ofizialen erreforma egiteko EAJ-PNVk aurkeztu duen plana bultzatzea eskatu du Euskal Taldeak, Araugintza Planean jasota ez dagoela ikusita. Gauzak horrela “ameskeria” jotzen du Espainiako Gobernuak aurten 50 lege onartu nahi izatea

Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen Urteko Arau Planak 50 lege-aldaketa jasotzen ditu, eta horien artean ez dago Sekretu Ofizialen Lege Frankistaren erreforma. Hori dela eta, EAJ-PNVk jeltzaleen ekimena "aldaketaren aitzindari" gisa erabiltzeko eskatu die koalizio-exekutiboko alderdiei
Sekretu Ofizialen erreforma egiteko EAJ-PNVk aurkeztu duen plana bultzatzea eskatu du Euskal Taldeak, Araugintza Planean jasota ez dagoela ikusita. Gauzak horrela “ameskeria” jotzen du Espainiako Gobernuak aurten 50 lege onartu nahi izatea
26 Martxoa | Kongresua

Euskal Taldeak harriduraz hartu du Ministroen Kontseiluak gaur onartu duen Urteko Araugintza Planaren hedapena eta Sekretu Ofizialen Legearen erreformarik aurreikusten ez duena. Horregatik, Kongresuak otsailaren 27an aintzat hartu zuen Lege Frankista erreformatzeko ekimena bultzatzea eskatu du alderdi jeltzaleak. Egun hartan, Mikel Legarda Arabako diputatuak tribunatik adierazi zuen EAJ-PNVren ekimena "aldaketaren aitzindaria" izatea espero duela, eta Espainiako Gobernuak "gai hau hiltzen uzteko tentaziorik ez izatea". Horregatik, eta Bolaños ministroak gaur esandakoaren aurrean (alderdi jeltzalearen proposamenarekin "lan egin daitekeela" esan du), Euskal Taldeak planteamendua onetsi du eta tramitazioa azkartzeko eskatu du.

Gainera, dokumentuaren hedadurari dagokionez (2024an onartzeko 198 ekimen jasotzen ditu, eta horien artean 50 lege sartzen dira), Euskal Taldeak "ameskeria" jo du proposamena, hiru hauteskunde-prozesu eta aurrekontu-izapidetze bat egongo baitira tartean. EAJ-PNVk azken asteotan Gobernu zentralari eskatu dio "gobernatzeari ekin diezaiola, eta horrek ez du esan nahi legegintza-ekoizpen handia egin behar denik". Gainera, jeltzaleek ikusi dute Gobernua "Kongresuko talde parlamentarioekin adostu gabeko lege-proiektuak abiarazten ari dela”, horrek eragiten duen gatazka giroarekin.

PARTEKATU