Ekonomia berriak eta etorkizuneko industriak aukerak eta kalitatezko enplegua sortzeko orduan duten zeregina nabarmendu du Pradalesek

Donostiako Multiverse Computing enpresara egin duen bisitan EAJ-PNVren Lehendakarigaiak ziurtatu duenez “ekintzailetzan aritu nahi duten guztien bidelagun izaten jarraituko dugu, inbestitzeko bidea hartuko duten eta Herri honen mesedetan arriskuak hartzeko prest daudenen ondoan egongo gara”
04 Martxoa | Gipuzkoa

“Ekonomia berriak eskaintzen dituen aukeren alde egiteko prest dauden pertsonak behar ditugu, eta ekintzailetzan aritu nahi duten guztien bidelagun izaten jarraituko dugu, inbertitzeko bidea hartu eta Herri honen mesedetan arriskuak hartzeko prest daudenen ondoan egongo gara. Talentu nahikoa badugu apustu hori egiteko, arriskuak hartzeko prest dauden pertsonak baditugu, eta laguntza eta babesa eman behar diegu Euskadi berrindustrializatzea ahalbidetuko diguten etorkizuneko sektoreetan”. EAJ-PNVren Lehendakarigai Imanol Pradalesek adierazpen hauek egin ditu Donostiako Multiverse Computing enpresara Bakartxo Tejeria Gipuzkoako zerrendaburu jeltzalearekin partekatu duen bisitan. Bertan izan da startup-etako eta ezagutzaren ekonomia berriarekin zerikusia duten puntako enpresetako hogei bat ordezkarirekin (teknologia kuantikoak, adimen artifiziala, bioteknologia, osasuna, foodtech, mugikortasuna eta ingurumena jasangarri egiteko teknologiak).

EAJ-PNVk ekonomia berria bultzatzeko helburuarekin hitzeman duen konpromisoa berretsi du Pradalesek, Euskadin hazkuntzarako motore eta kalitatezko enplegua sortzeko eragiletzat joz. Iraultza digital eta teknologikoak erabat baldintzatzen duen garai honetan, Lehendakarigai jeltzaleak nabarmendu du berebiziko garrantzia duela ekintzaileei eta sektore gainerakorrei laguntza eta babesa ematea “Euskadik pertsona ekintzaileak behar dituelako, aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzeko prest dauden pertsonak, aberastasuna sortu ezik, miseria besterik ez baitugu banatuko”. Hautagaiak gogora ekarri duenez, Euzko Alderdi Jeltzalea “inbertsio pribatua eta enplegua sortzeko ekimenak babesten jarraituko du, orain arte egin duen moduan”, eta egingo du “ongizate iraunkorra sortzeko oinarrizko eragile diren aldetik”. Gogora ekarri duenez “iraganean lortutakoa ez da etorkizunerako arrakastaren bermatzaile”. “Ongizatearen Euskadi berria sortzeko anbizioari eutsi behar diogu, Herri fidagarri eta globala eraikitzeko, non ekintzailetzari, kalitatezko enpleguari eta arriskua hartzen duenari eman beharreko babesa gure berezko ezaugarri izango baita, bai eta etorkizuneko industrietan ere”, amaitu du Pradalesek, Euskadi berritzaileagoa, jasangarriagoa eta oparoagoa eraikitzeko apustua azpimarratuz.

PARTEKATU