Ortuzar pozik agertu da eskumen bien transferentzia gauzatu delako, baina gogoratu duenez Gernikako Estatutuaren betepen osoak “urte biren buruan” gauzatua beharko luke

EBBren buruak espero du atzo bertan Aldirikoen Tren garraioaren eta Atzerriko Unibertsitate Tituluen Homologazioaren transferentziak atzo bertan gauzatutzat eman ondoren Migratzaileen Harrerarena ere errealitate izango dela datorren astearen hasieran
24 Otsaila | EBB

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Vitoria-Gasteizen ziurtatu du EAJ-PNVk “poztasunez” hartu dituela Eusko Jaurlaritzak atzo iragarri zituen transferentzia biak, Aldirikoen Tren Garraioarena eta Atzerriko Unibertsitate Tituluen Homologazioarena, hain zuzen. Eta esan du albistea pozik hartu duela “Euskadirentzat onak direlako” eta Talde jeltzaleak iragan azaroan Pedro Sánchezek inbestidurarako izenpetu zuen akordioak jasotzen dituen askotariko konpromisoetako bat betetzea dakarrelako. Buru abertzaleak, hori bai, gogora ekarri du Espainiako gobernuko presidentearekin izenpetu zuen itun horrek era berean jasotzen duela “Gernikako Estatutua osorik betetzea datozen urte biko epe barruan”. Ortuzarrek adierazpen hauek egin ditu Matxete plazan, Eusko Legebiltzarrerako talde jeltzaleak Araban aurkeztuko duen hautagaitza aurkezteko egin den ekitaldia baino minutu batzuk lehenago. Imanol Pradales Lehendakarigai jeltzaleak ere hitz egin du topaketa horretan.

“EAJk pozez hartu du atzo Eusko Jaurlaritzak egin zuen iragarpena, eta espero dugu datorren asteko lehen egunetan hirugarren eskuduntza transferitua izatea”, esan du Ortuzarrek. Gure poztasuna adierazten dugu hiru eskumen garrantzitsu direlako Euskadira datozen hauek. Transferentzia horiek aspaldi beharko zuten euskal erakundeen ardurapean eta azkenean heldu zaizkigu. Gure poza ere, EAJren eta Pedro Sánchezen artean inbestidurarako adostu genuen hitzarmenaren akordio bat zelako, behar bada lehena, hiru eskuduntza horiek 2014ko lehen hilabeteetan gauzatzea aurreikusita baitzegoen. Urrats erabakigarria, beraz, gure akordioaren betepenari dagokionez”, esan du buru abertzaleak gogoratu baino lehen “akordio horretan ere urte beteko epea jasotzen zela Estatutu osoa betetzeko, Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskuduntza guztiak Euskadik bere ardurapean izan ditzan”.

Pradalesek ere hitz egin du adostutako transferentzia horien inguruan. “Hau ez zaigu zerutik erori. Euskadira iritsi da EAJ-PNV buru belarri aritu delako. Euskal errealitatea nork ezagutzen du guk baino hobeto? Zergatik daukagu daukagun errepide sarea, Estatuko sarerik onena? Euskaditik kudeatzen dugulako. AHTa Gasteizera lur azpitik sartzea ere lortu dugu. Eta gaur, berriz ere, gure aireportuak ere kudeatu ahal izatea eskatzen dugu. Foronda kudeatu nahi dugu. Ardatz Atlantikoko erreferentziazko aireportua izan dadin lan egingo dugu, hegaldi transozeanikoetarako, bai eta salgaiak eramateko hegaldietarako ere. Izan ere, zenbat eta konektibitate handiagoa eta hobea, orduan eta lehiakortasun handiagoa eta ongizate handiagoa izango baititugu. Arabak merezi du eta Euskadik behar du", ziurtatu du hautagai jeltzaleak.

PARTEKATU