Estefanía Beltrán de Heredia EAJ-PNVren Senatuko bozeramaileak datorren asteartean galdetuko dio Luis Planas Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari zer neurri aurreikusi dituen Gobernuak Bizkaiko Golkoan zetazeoak babesteko ezarritako debekualdiak kaltetutako operadoreei (armadoreak, tripulatzaileak, lurreko langileak, garraiolariak, merkaturatzaileak...) eragindako galerak konpentsatzeko.
Espainiako Gobernuak bat egin zuen Frantziako Gobernuak urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra arte arrantza debekatzeko hartutako neurriarekin, izurdeak estaltzen diren garaian babesteko helburuarekin, eta horrek galera ekonomikoak eragingo dizkie hainbat ontziri, horietako batzuk euskal flotarenak. Gobernuak kalte-ordainak iragarri ditu armadoreentzat eta tripulatzaileentzat –harrapaketen balioaren laurdena baino ez–, baina ez ditu kontuan hartu eragina sufrituko duten katearen gainerako mailak, hala nola lurreko langileak, garraiolariak, merkaturatzaileak eta banatzaileak, besteak beste.