Euskal Taldeak txarretsi du Diputatuen Kongresuko Mahaiak gaur arratsaldean betoa jarri izana EAJ-PNVk Konstituzioari aurkeztutako zuzenketei. Jeltzaleek jaso duten idazkiaren arabera, Euskal Taldearen zuzenketak ez dira onartu erregistratu eta ordu gutxira. EAJ-PNVren aburuz beste adibide bat da PSOEk eta PPk erreforma bat aurkeztu dutela talde parlamentarioekin Konstituzioa alda dezaketen artikuluen inguruan hitz egiteko aukerarik gabe.
Halaber,Euskal Taldea ez dator bat Mahaiaren justifikazioarekin, ez baititu zuzenketak onartzen, 'artikulu zehatzaren erreformarekin bat ez datorrelako'. EAJ-PNVk uste du bere zuzenketek ez dutela kongruentzia-printzipioa urratzen, erreformatzen den xedapen bereko beste artikulu batzuk aldatzen saiatzen delako, talde parlamentario guztiek, PPk eta PSOEk barne, legegintza-ekimenetan egiten duten bezala.
Edozein kasutan, Euskal Taldeak bihar baiezkoa bozkatuko du Konstituzioaren 49. Artikulua erreformatzeko eta Lege Nagusian gutxitu terminoa (disminuido) kentzeko bozketan.