EAJ-PNVren Aberri Berme eta Zaingo Batzordeak (ABZB) gaur bidali die Uri Buru Batzarrei EAJ-PNVren barne prozesuaren lehen itzuliaren emaitza, alderdi jeltzaleak hurrengo Euskal eta Europar Hauteskundeetara aurkeztuko dituen zerrendak osatzeko. Prozesuaren lehen zati honetan, jelkide guztiek babesa eman ahal izan diete EBBk berak aurkeztutako hautagaiei, eta, gainera, hautagaitza berriak aurkeztu eta sustatzeko aukera izan dute.
Uri Buru Batzarretan egindako lehen bozketa horren ondorioz, eta prozesuaren kalitatea eta Aberri Berme eta Zaingo Batzordeak hautagai-zerrenden estatutu-egokitasuna egiaztatu ondoren, Imanol Pradales Gil bigarren itzulira igaroko da Lehendakarigai bakar gisa, eta Bakartxo Tejeria Oterminek gauza bera egingo du Eusko Legebiltzarreko presidente izateko hautagai bakar gisa.
Bigarren itzulia bihar, urtarrilak 4, hasiko da eta hilaren 14an amaituko da. Herrialde Batzarrak urtarrilaren 15etik 25ra bitartean egin beharko dira, ABZBk hasierako epea luzatzeko EBBren eskaerari erantzun ondoren, hasiera batean urtarrilaren 19an amaitzen baitzen. Urtarrilaren 27an, larunbata, egingo da Euskal eta Europako hauteskundeetarako behin betiko zerrendak aterako dituen Ezohiko Aberri Batzarra.