Memoriaren Egunaren kariaz deitu diren ekitaldi guztietan parte hartu du EAJ-PNVk

Talde Jeltzaleko barne eta herri ordezkariek indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoratu eta omendu dituzte gaur, azaroak 10
Memoriaren Egunaren kariaz deitu diren ekitaldi guztietan parte hartu du EAJ-PNVk
10 Azaroa | EBB

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAJ-PNVren barne eta herri ordezkariek parte hartu dute eta parte hartuko dute EAEn Memoriaren Egunaren kariaz egin eta egingo diren ekitaldietan. Gaurkoa da indarkeriaren eta terrorismoaren biktima izan diren eta direnak gogoan hartzeko eguna, memoria aldarrikatzen baita elkarbizitzaren eta errespetuaren oinarri den heinean.

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarraren presidenteak, Bilboko Udalak Kasilda Iturrizar parkean egin duen ekitaldian parte hartu du. Ekitaldiko buru izan da Juan Mari Aburto alkatea eta ondoan izan ditu Bizkaiko Ahaldun Nagusi Elixabete Etxanobe eta Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente Ana Otadui. Bertan izan dira baita, Pedro Azpiazu eta Olatz Garamendi Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak, hurrenez hurren.

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean duen taldeak ere bat egin nahi izan du Memoriaren Egunaren zioz Gasteizko Ganberak antolatu dituen ekitaldiekin. Cristina Iglesiasen 'Gaueko Iparorratza´ izeneko eskulturaren aurrean egin den lore eskaintzan eta bi minutuko isilunean izan dira legebiltzar jeltzaleak iragana gogoratzeko eta hausnarketan eta errespetuan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko. Legebiltzar talde jeltzaleak berriro erakutsi nahi izan du Memoria Historikoarekiko eta Giza Eskubideekiko errespetua, egian eta justizian oinarri harturik.

Donostiako alkate Eneko Goia izan da GIpuzkoako hiriburuko Udalak Memoriaren Egunean egin duen lore eskaintzan , Alderdi Ederreko lorategian terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak omentzen dituen monolitoarren aurrean.

Beatriz Artolazabalek, Vitoria-Gasteizko Udaleko alkateordeak atzo parte hartu zuen efeméride honen kariaz atzo bertan egin zen ekitaldian. Artolazabalek memoria aldarrikatu zuen “iraganeko hutsegiteak ez errepikatzeko. Etorkizunari begiratu behar zaio iragana sekula ahaztu gabe”. Ekitaldian Artolazabalekin batera parte hartu zuten Segurtasun zinegotzi Iñaki Gurtubaik eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun eta Giza Eskubideen zuzendari Joana del Hoyok.

Gaurko ekitaldi nagusia, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Gogora Institutuak antolatuta, gaur arratsaldean, 18.00etan egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango dela, bertan izango da Nerea Melgosa Berdintasun,Justizia eta Gizarte Politiken Sailburua eta Igualdad, Justicia y Políticas Sociales, Nerea Melgosa, ‘‘Memoria duen etorkizuna. Jakin nahi dugu!’ goiburupean egingo da ekitaldia . Bertan ere izango dira Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasun Sailburua, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikarako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea, Jone Berriozabal Arabako Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Publikoa eta Autogobernua departamentuko diputatua eta Ion Ganbra Gipuzkoako Foru Aldundian Giza Eskubide eta Kultura Demokratikorako zuzendaria.

Memoriaren Eguna 2010eko maiatzean ezarri zuten euskal erakundeek, eta azaroaren 10a aukeratu zuten ospakizun horretarako, egun hori baita ekintza terrorista hilgarririk inoiz egin ez den egutegiko egun bakarra.

PARTEKATU