Aitor Esteban, Diputatuen Kongresuan Euskal Taldearen bozeramailea, bigarren aldiz batzartu da gaur Felipe VI.arekin Zarzuela Jauregian.
Bilera 13:00etan hasi da, berrogei minutuko iraupena izan du eta erregeak Estatuko alderdi politikoetako ordezkariekin egiten duen bigarren kontsulta errondaren markoan egin da Espainiako Gobernuko presidentetzarako hautagai bat proposatzeko.