EAJ-PNVk Senatuko Euskal Talde Parlamentarioa osatu du beste legegintzaldi batez. Jeltzaleen ordezkariak hauek izango dira: Estefanía Beltrán de Heredia Arroniz, Eusko Legebiltzarrak izendatutako senataria, Nerea Ahedo Ceza, María Dolores Etxano Varela eta Igotz López Torre, Bizkaitik, eta Luke Uribe-Etxebarria Apalategi, Gipuzkoatik.
Estefania Beltran de Herediak jeltzaleen bozeramaile izaten jarraituko du Goi Ganberan, eta aurreratu du Euskal Taldeak "Euskadiren ahotsa izaten" jarraituko duela Madrilen, "euskaldunon interesak Gorte Nagusietan defendatzeko" elkarrizketa, negoziazioa eta akordioaren bitartez.