EAJ-PNV talde parlamentarioak Arabako legebiltzarkide berria du. Aitor de la Villa da, Arabako Foru Aldundiko Lurralde Orekako zuzendari izendatu berri den Laura Pérez Borinagaren ordezkoa, 2020ko uztailetik Arabako legebiltzarkide gisa eserleku bat zuena.
Aitor de la Villa dagoeneko akreditatuta dago EAJ-PNVko legebiltzarkide gisa eta irailean karguaz jabetuko da, udako oporren ostean Eusko Legebiltzarrean jarduera parlamentarioa berreskuratzean.
De la Villak (Ekora, Arabako Errioxa, 1995) prestakuntza juridikoa du Deustuko Unibertsitatean eta Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM); eta aholkulari juridiko gisa lan egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailean. EGIko Arabako Erki Kontseiluko kide (2016) eta Ekorako zinegotzi (2019-2023) ere izan da.