EAJ-PNVk komunikazio lanetarako zerbitzua aktibatu du uztailaren 23ko hauteskundeetarako

Aberri ekitaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira Alderdiaren webgunetik (eaj-pnv.eus), Youtube kanalaren bidez (youtube.com/multimediaeaj), Twitter-en profilean (twitter.com/eajpnv) eta Facebook Live-ren bidez (facebook.com/eajpnv)
EAJ-PNVk komunikazio lanetarako zerbitzua aktibatu du uztailaren 23ko hauteskundeetarako
07 Uztaila | EBB

U23ko hauteskundeetarako kanpainaren hasiera dela-eta, EAJ-PNVren Prentsa Bulegoak komunikazio lanetarako zerbitzu berezia abiaraziko du herritarrentzat eta hedabideetako profesionalentzat. Hala, EAJ-PNVren webgunea "kanpainan" jarriko da eta plataforma nagusi bilakatuko da, bakarra izan ez arren, uztailaren 23ko Hauteskunde Orokorretarako aktibitate bizia zehatz-mehatz jarraitu ahal izateko.

eaj-pnv.eus webgunearen bidez, euskal hiritargoak zuzenean eta streaming bidez jarraitu ahal izango ditu talde jeltzaleak hilaren 6tik, ostegunarekin, uztailaren 21era bitartean, ostiralarekin, talde jeltzaleak egingo dituen aberri ekitaldi guztiak. Webguneak, halaber, kanpainari dagokion informazio guztia emango du: prentsa oharrak; ekitaldietako bideo eta argazkiak, bereizmen handian; hautagaien euren eta beren aktibitatearen irudiak, hauteskunde egitasmoa, hautagaitzak eta profilak, hauteskunde kanpainarako agenda, eta abar.

EAJ-PNVren aktibitatea intentsua ere izango da sare sozial nagusietan. Facebook, Twitter Instagram eta Telegramen (t.me/eajpnveus) eguneroko agenda argitaratuko dugu eta hautagaiek eta alderdiko buruek hedabideetan izango duten presentzia jasoko dugu, diskurtso bakoitzaren "urrezko minutuak" emango ditugu eta kanpainako spot-ak eta egun bakoitzeko bideo-laburpenak emango ditugu. Halaber, Instagramen "reel" bidez emango ditugu eduki osagarriak, kanpainan ohiko diren ekitaldiez aparte, hala nola hautagai nagusiekin egingo diren jardunaldiak edo ekitaldi nagusien bestelako ikuspuntu bat erakusteko egingo direnak. Flickr sarean argitaratuko dira egunero kalitate handiko argazkiak, Creative Commons lizentziarekin, askatasun osoz jaisteko. Era berean, ikus-entzunezko material guztia eskuragarri egongo da YouTube-n. Halaber, kanpaina honetan, EAJ-PNVk bestelako edukiak zabalduko ditu, informalagoak, TikTok kanalean: tiktok.com/@eajpnv

PARTEKATU