Araba Buru Batzarrak irmo gaitzetsi du Aguraingo (Araba) batzokian jasandako erasoa. Ezezagunek pintadak egin dituzte “Ustelak! EAJ gazteaon etsaiak”.
ABBk erabat gaitzesten ditu horrelako jokabide onartezin eta gaitzesgarriak, erakusten baitute euskal gizartea iraganeko garaietara itzuli nahi duten pertsona batzuen ahultasun politikoa eta kultura demokratikorik eza.
Arabako EAJren zuzendaritzak gaitzetsi egin du dagoeneko ahaztuta dauden mekanismoekin, hala nola xantaiarekin, mehatxuarekin edo derrigortzearekin, krispazioa eta gatazka elikatzen jarraitu nahi dutenen jokabidea. Horrelako jokabideak garaiz, lekuz eta ulermenez kanpo daude. Eta, inola ere ez dute laguntzen bizikidetzaren eta desberdinarekiko errespetuaren bidean, hori baita euskal gizartearen gehiengo zabal batek eskatzen duena.