Kongresuko Euskal Taldeak bi zuzenketa egin dizkio Talde Sozialistaren lege-proposamen bati, Zigor Kodean edozein gatazka belikoren ondorioz lekualdatutako gizakien salerosketaren delituetarako aurreikusitako zigorrak gogortzeko eta gaitzespen penal hori iraunkorra izan dadin.
Sozialistek Kongresuan aurkeztu zuten ekimenak tropa errusiarrek Ukraina inbaditzeagatik lekualdatutako pertsonen salerosketa-delituak baino ez ditu aipatzen, indarrean sartu eta hemezortzi hilabeteko indarraldiarekin. Jeltzaleek beharrezkotzat jotzen dute gizakien salerosketako egoera guztiei erantzutea gatazka belikoen ondorioz, eta, beraz, aldaketa horiek Legebiltzarreko izapidean kontuan hartzea espero dute.