Aitor Esteban eta Estefanía Beltrán de Heredia, EAJ-PNVren Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan dituen bozeramaileak eta Imanol Landa Senatuko Mahaiaren bigarren idazkaria izan dira gaur Diputatuen Kongresuan terrorismoaren biktimak gogoratzen eta omentzeko egin den bilkura solemnean. Halaber, jeltzaleen ordezkaritzarekin joan da Monika Hernando, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen, Biktimen eta Aniztasunaren Zuzendaria.
Ekitaldi hau urtero egin ohi da 2010eko martxoan Parlamentuko Talde guztiek adostu zuten adierazpen instituzionalaren bidez ekainaren 27a Terrorismoaren Biktimen Egun deklaratu zutenez geroztik.