Maribel Vaquero senatariak Polonian atxilotutako Pablo Gonzalez kazetariaren egoeragatik EAJ-PNVk duen kezka adierazi dio Kanpo Gaietarako ministroari. Arratsaldeko Gobernuaren kontrolerako saioan, ordezkari jeltzaleak José Manuel Albares ministroari adierazi dio, EBko kide eta Giza Eskubideen Hitzarmenaren sinatzaile diren aldetik, Espainiako eta Poloniako gobernuak “behartuta daudela berau betetzera eta betearaztera. Bestela, demokrazia paper errea da”.
Senataria kezkatuta agertu da bere eskubideak bermatu gabe egon daitezkeelako Giza Eskubideak Babesteko Hitzarmenaren 6. artikulua bere Konstituzioarekin bateraezina dela erabaki duen Konstituzio Auzitegia duen herrialde batean, epaiketa justua izateko eskubideari buruzko artikulua, hain zuzen ere. Vaquerok ohartarazi du “pertsona orok duela errugabetasun-presuntzioa eta bidezko epaiketa izateko eskubidea”.