Berdintasunaren alde eman nahi den aurrerapauso hau, Prebentzioaren hobekuntzarekin batera, minbiziaren aurkako kode europarra aplikatuta, dieta osasungarriagoak sustatzea, arrisku-jokabideei buruzko identifikazioa eta informazioa ematea eta gaixo eta zaintzaileei laguntzea dira “gaixotasun horren aurkako borrokan estrategia europar batek egin dezakeen ekarpenaren oinarriak”, amaitu du Izaskun Bilbao Barandicak.
Europako Parlamentuaren osoko bilkurak minbiziaren aurkako batzorde bereziak proposatutako ekimen-txosten bat bozkatuko du gaur, minbiziaren aurkako estrategia europar bat berrikusteko eta artikulatzeko lan egin duena. Batasuna munduko biztanleriaren % 10 bada ere, munduan detektatutako minbizi-kasuen laurden bat berau osatzen duten 27 estatuetan diagnostikatzen da. Urtero 1,3 milioi europar baino gehiago hiltzen dira minbizi motaren baten ondorioz. Horietako 6000tik gora haurrak dira.