Eurodiputatu jeltzaleak txalotu egin ditu Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentziaren eta Glasgowko CP26 horren akordio globalak, baina azpimarratu du helburu horiek betetzea lotuta dagoela Next Generation funtsen erabilera egokiarekin, “funts horiekin gure mugikortasuna, gure ekonomia, gure kontsumo-ohiturak eraldatu eta iraunkortasunean eta erresilientzian aurrera egin nahi baitugu. Horregatik, akordio horiek txalotzen ditugun indar berarekin gogorarazten dugu helburu eta printzipio horiek egitate bihurtzen direla toki-mailan”.
Ildo horretan, Izaskun Bilbao Barandicak gogorarazi du eskualdeetako aliantza indartsuak daudela, hala nola Euskadi buru duena, hurbiltasunetik abiatuta konpromisoa, lana eta lidergoa eskaintzen dutenak. Tokiko eta eskualdeko lan horrek aurrera egin dezan, nabarmendu du gobernantza-maila horrek errekonozimendua eta benetako parte-hartzea behar duela tresna horien kudeaketan. Horregatik, komenigarria litzateke goi-bilera horiek toki- eta eskualde-mailako parte-hartze handiagoa izatea.