Bortitzkeri hori jasan duten Jean Louis Iratzoqui-ri eta beste pertsonei beren sustengua adierazten die Donibane Lohizuneko Biltzarrak. Milaka urteko hizkuntz baten kontrako jarrera intolerantearen aintzinean, beren haserrea adierazi nahi dute. Bakotxaren edozoineko sentsibilitatea izanki, euskarari eta bere hiztunei errespetua zor zaie.
Denon ondarea izanki, euskararen erabilera sustatzea eta indartzearen garrantzia orroitarazten du EAJ-PNBk
Koldo Etcheverria, Donibane Lohizuneko Herri Biltzar burua