Dubois, Etcheverry, eta Etxelekuk adierazi bezala “xede politiko bikoitzak elkartzen gaitu: alde batetik, Euskal Herriarekiko eta bere biztanleekiko atxikimendua eta bestalde, gure erantzukizunen betetzeko molde bat: deus onik ekartzen ez digun dogmatismo eta borroka ideologikoetatik urrunduz, biztanleen beharrei erantzutea aterabide konkretu eta eraginkorrekin”.
“Horregatik, Makeako auzapez eta Errobi poloaren erreferente garen aldetik lankidetza hertsia daukagu 4 hautagai titular eta ordezkoekin, auzapez eta departamendu kontseilariak direlarik. Elgarrekin ekintza ardatz nagusietan eramaiten ditugu hainbat egitasmo: euskararen promozioa, Itsasu-Baiona bizikleta ibilbidea, laborantza iraunkorragoa eta ekonomia ekoizleagoa edo Euskal Herriaren orekatzearen aldeko ekintzak, Lapurdi barnekaldearen alde eta beraz, lurraldearren barnekaldearen alde” gaineratu dute.
Bukatzeko azaldu dutenez, “bereziki, Departamenduko Kontseilari horiekin abiatu lankidetza emankorra jarraitu nahi dugu, Lapurdi barnekaldearen aldeko egitasmo nahikorra gauzatzeko. Beraz, Pargade anderea eta Harriet jaunaren alde bozkatzerat deitzen dugu, departamenduko hauteskunde horietan”.
Alain Dubois, Makeako auzapeza
Jean Pierre Etcheverry, Ikas-Bi-ren kide «historikoa», Alderdikidea eta EAJ-ren hautagai ohia
Peio Etxeleku, Errobi poloaren erreferentea