Neurri hori ezinbestekoa da lehen faktoreak gutxienez arazo izan ez daitezen baliabide gutxien dituzten herrialdeetan. Funtsezkoa da ulertzea mundu globalean, artalde-immunitate globala behar dugula”.
Europako Parlamentuak COVID txertoen patenteak askatzeak mundu mailan ekarriko lituzkeen ondorioei buruzko eztabaida egin du. Izaskun Bilbao Barandicak gogoratu duenez, arrazoi nahikoa daude txertoen patenteak aldi baterako askatzeko, txertoak eurak giltzarri nagusi direlako pandemia global honen ondorioekin amaitu ahal izateko “ikerkuntza, berrikuntza eta produkzio industriala sendotzeko prozesuek aurrekaririk ez duten babes publikoa izan dutela aintzat harturik. Egia da enpresa pribatuak izan direla ikerketa prozesuak aurrera eraman dituztenak, baina egia ere bada babes publikoa aurrekaririk izan ez duen pizgarria izan dela, inbertsio-arriskuak gutxitu ditu, baita botika hori merkaturatzeko denborak ere. Eta ez dugu ahaztu behar merkatu hori gizateria osoak osatzen duela. Ezin ditugu errealitate horiek baztertu, txerto horiei aplikatzen zaizkien patenteez hitz egiten dugunean. Eta gogoratu behar dugu balantzaren beste aldean daudela salba ditzakegun bizitzak".