Atzo Senatuan egindako osoko bilkuran, Nerea Ahedok Euskal Taldeak Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak artatzeko Legea betetzeko egindako interpelazioaren ondorioz planteatu den mozioa azaldu zuen. Ahedoren arabera, mozio horrek "legea betetzea" baino ez du eskatzen, mendekotasuna duten pertsonek bertan jasotzen diren prestazioak eta zerbitzuak jasotzeko eskubidea gauzatu ahal izateko.
Testuak azpimarratzen du Gobernuak autonomia-erkidegoekin hartutako finantzaketa-konpromisoa bete behar duela, eta exekutiboak aurrekontu-partidak martxan jarri behar dituela horretarako. Ekimenak jasotzen du, halaber, administrazioak ekarpenak egin behar dituela sistema finantzatzeko, legea guztiz bete arte.
Euskal Taldeak zuzenketa transakzional bat erregistratu du, Vox kenduta hainbat taldek sinatu dutena eta jatorrizko testuaren espiritua jasotzen duena. Senatariak bere esker ona adierazi du osoko bilkuraren aurrean, akordio batera iristeko agertu duen prestutasunagatik, eta ganberak "funtsezko topagune batera" iristeko akordioa lortu izana azpimarratu du.