Pedro Azpiazu Ekonomia sailburuak azpimarratu duenez, "Asmo handiko aurrekontua da, Eusko Jaurlaritzak inoiz izan duen aurrekonturik indartsuena, pandemiak sortutako krisi ekonomiko eta sanitarioari aurre egiteko, oraina finkatzeko eta etorkizunari ziurtasunez eta egonkortasunez begiratzeko balio duena".
Politika publikoetan murrizketarik izango ez duten eta austeritatetik urrun geratzen diren aurrekontuak, Azpiazu sailburuak gidalerroen aurkezpenean aurreratu zuen bezala. "Aurrekontu hau da gure etorkizunari, gizartea berreraikitzeko bideari eta ekonomia eta enplegua suspertzeko bideari ausardiaz begiratzea. Indartsu eta konfiantzaz ekingo diogu ".