Ordezkari jeltzalea harrituta zegoen Eusko Jaurlaritzak berak zabortegian egindako ikuskapenetatik ateratako datu-baseren inguruan egindako galdera parlamentarioei erantzuten zieten balioespen horiekin. Izaskun Bilbao Barandicak Euskadiko agintariek instalazioan egindako lanen birpasa egin zuen, eta gogorarazi zuen azken hilabete hauetan "milioika tona hondakin berrikusi direla, desagertutako pertsona baten gorpua berreskuratu dela eta lurzorua egonkortzeko lanak egin direla”.
Argudio horiek oinarri hartuta, Izaskun Bilbao Barandicak jakin nahi zuen ”Bruselak noiz amaituko zuen istripuari buruzko txostena, istripuari buruzko lehen irizpideari eusten ote zion eta nola kalifikatuko zuen euskal agintariek Europako ikerketaren arduradunekin izandako jarrera eta lankidetza".
"Europako Batzordeak jakinarazi berri dit Europak Zaldibarko istripuaren inguruan egin duen ikerketan Eusko Jaurlaritzak lankidetza egokia eskaini duela, txostena urtea amaitu baino lehen bukatuko dela, eta tragedia horri buruzko txostena agintari eskudunei emango diela. Aitorpen horrek erakusten du Eusko Jaurlaritzak gardentasunez jokatu duela eta ez duela ezer ezkutatzeko ez Euskadin, ez Europan, zabortegian egindako kudeaketaren inguruan eta joan den otsailaren 6an han gertatutako tragediaren inguruan", argitu du Izaskun Bilbaok.