Argi dago denbora honetan guztian MINURSOren misioak bake hauskorra ahalbidetu duela Rabaten azken eraso honetara arte, eta statu quo hauskorra ekarri duela; hala ere, ez du lortu Saharako Herriaren autodeterminazio-eskubidean oinarritu beharko litzatekeen konponbide negoziatu bat bideratzea.
Egoera honetan, esandako su-etena urratu denez geroztik eta horrek gatazkaren gorakada ekar lezakeela eta ondorioz, maila ezberdinetan dauden alde bien arteko gerrak erregio osorako ondorio tragikoak ekarriko lituzkeela kontuan izanik EAJ-PNVk ondorengoak adierazi nahi ditu:
a) Nazio Batuen ebazpenak urratu izana salatzen du, alde biek adostutako su-etena hautsiz. Halaber, Saharar Herriari elkartasuna adierazten dio izateko eskubidea aldarrikatzeko bide baketsutik daraman bidean.
b) Marokoko tropak Guerguerateko pasabidetik erretiratzeko eskatzen du, eremu hori guztia azaroaren 13ko erasoaren aurreko egoerara itzuliz.
c) Erasotzaileei dei egiten die eraso armatuak murrizteko, odol-isurketak saihesteko eta gatazkatsua izan daitekeen eskualde batean tentsio politikoa saihesteko.
d) Nazio Batuen erakundeari eskatzen dio bere erabakiak betearazteko erabakimenari euts diezaion eta ahaleginak egiten jarrai dezan konponbide negoziatua bilatzeko, Saharar Herriak berak adierazitako borondate askean oinarrituta.
e) Nazioarteko Komunitateari eskatzen dio egoera aztertzea eta konpromisoa erakustea, NBE bezalako alderdi anitzeko erakundeak indartzeko, funtsezko eskubideetan oinarrituta baitaude, printzipio demokratikoen babesa eta beren indarraldia boteretsuen indarraren gainetik egon daitezen.