Kongresuko Euskal Taldeak egiaztatu du gaur eguerdian Ministroen Kontseiluak onetsi duen Alarma-Dekretuak “erabat” betetzen duela Espainiako gobernuarekin adostu den akordioa eta, ondorioz, EAJ-PNVko diputatu jaun andreek baiezkoa emango dutela Osoko bilkurak bihar bertan alarma-egoeraren seigarren luzapenaren bozketan.
Ciudadanos-eko ordezkariek gaur goizean iragarri den akordioaren inguruan egin dituzten adierazpenen inguruan sortu diren zalantzen aurrean, EAJ-PNVk egiaztatu du “hitzez hitz” betetzen dela iragan larunbatean izenpetu zen ituna, zeinen bidez 3. Fasean Autonomia Erkidegoen eskuduntza guztiak osorik berrezarriko diren. Ondorioz, AEetako ordezkari gorenak ,autonomietako presidenteak, izango dira kontrol absolutua bereganatuko dutenak eta egoki joko dituzten erabakiak aldebakartasunez hartuko dituztenak .