Iñigo Urkullu Lehendakariak bilera bat egin du gaur goizean Lehendakaritzan Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin. Alderdiekin egin den bigarren bilera honen helburua bikoitza izan da: Euskadin "OSASUN Larrialdi Adierazpena" ebaluatzea eta hauteskunde deialdirako eszenatokiak aztertzea. Horretarako, Lehendakariak honako dokumentazioa entregatu die ordezkari politikoei.
HAUTESKUNDEAK OSPATZEKO AUKERA BIKOITZA
Bileran, Lehendakariak alderdi politikoekin partekatu ditu hauteskunde-deialdiari begira egon daitezkeen hiru agertokiak. Horrez gain, erabaki bat hartu ahal izateko datuen, irizpideen eta hauteskundeak egin ahal izateko aukerei buruzko hausnarketa eskatu du:
Lehendakariak maiatzean 14an alderdi politikoak bilera batera deitu ditu berriro, datu guztiak mahai gainean jarrita, egoera berriz baloratu ahal izateko.
Ildo horretan, lehendakariak gogorarazi du, urriaren 25a dela "hauteskundeak legez deitzeko azken eguna". Legegiltzaldia behin betiko amaitzen den eguna da nahiz eta Legebiltzarra deseginda egon, eta, horregatik, premiazkoa da hausnarketa hori denbora nahikoarekin partekatzea, erantzukizun demokratiko hori saihestu gabe.
Azkenik, Lehendakariak berretsi du Eusko Jaurlaritzak lanean jarraitzen duela hiru helburu partekaturekin:
APIRILAk 30 | Discurso de Iñigo Urkulu
Discurso Lhk mesa de partidos 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
8. Informe elecciones 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
7. Mapa gobernanza colaborativa 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
6. Cultura y Eventos 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
5. Esquema BiziBerri 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
4. Informe resumen de actuaciones 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
3. Informe jurídico 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
2. Informe expansión 30.04.2020
APIRILAk 30 | Txostena
1. Informe epidemiologico 30.04.2020