Iñigo Urkullu lehendakaria Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorraren aurrean agertu da gaur, aurrez aurre eta berak eskatuta, bere azken agerralditik, apirilaren 2tik, Eusko Jaurlaritzak aurrera eramandako jarduera guztien berri emateko, gardentasun osoz. Lehendakariarekin batera, Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazu, Osasun sailburu Nekane Murga eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Sonia Pérez ere agertu dira.
Lehendakariak bere hitzaldian iragarri duenez, datorren ostegunean, apirilaren 30ean, "Alderdi politikoen mahaia deituko du, osasun-larrialdietarako adierazpena ebaluatzeko eta hiru hilabeteko epean, abuztua baino lehen, euskal hauteskundeak deitzeko aukera aztertzeko". Azaldu duenez, hiru arrazoitan oinarritzen da erabakia:
Lehendakariak gaineratu duenez, “badakigu hauteskunde-hitzorduaren ondoren Legebiltzarra eratzeko eta Jaurlaritza berria eratzeko asteak hasiko direla. Aldi hori udarekin bat etortzeak jarduerari lehenbailehen berrekitea ahalbidetuko luke, aurtengo aurrekontua gauzatzeko eta hurrengo urteko ekonomia- eta aurrekontu-gidalerroak onartzeko funtsezko une batean”.
Iñigo Urkulluk azaldu duenez, horiek dira datorren ostegunean, apirilaren 30ean, euskal alderdi politikoekin hausnarketa eta analisirako erabiliko dituen irizpideak.
APIRILAk 24 | Hitzaldia
2020.04.24_Intervencion Lehendakari Urkullu