Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu duenez, “ohiz kanpoko” ekimen honen bidez, EUDELek erantzuna eman nahi dio udalerriek beraiek egindako eskaerari, batez ere udalerri txikienek egindakoari, kontuan hartuta EAEko udal gehienek ez dutela baliabiderik, ez kanpoko merkatura modu autonomoan iristeko gaitasunik. Gorka Urtaranek azaldu duenez, “alkateak, borondate onez, maskarak lortzen saiatzen ari dira, baina zalantza handiak dituzte, ez baitituzte hornitzaileak ezagutzen –horiek ez baitira udal-zerbitzuetako ohiko hornitzaileak–, ezta eskainitako produktuaren kalitatea eta erabilgarritasuna ere”. Urtaranek ohartarazi duenez, zailtasunak eta arriskuak daude urria eta, aldi berean, hain beharrezkoa den materiala zuzenean erostea kudeatzeko orduan, espekulazioa eragin handia izaten ari baita, prezioaren fluktuazioa sortuz”.