Eusko Jaurlaritzaren lehentasun nagusia da Alberto eta Joaquín aurkitzea, luizian desagertu ziren langile biak,eta lantaldeak atsedenik hartu gabe ari dira lanean. Askotariko eragozpen eta oztopoak gainditu behar izan dituzte: luiziaren ondoren hasi ziren suteak, zabortegia kokatuta zegoen lurraren ezegonkortasuna, beste luizi batzuk gertatzeko arriskua eta bilaketa lanak segurtasun handiagoarekin egin ahal izateko hainbat gune egonkortzeko egin behar izan diren lanak.
Euskadiko gizarteak argi eta garbi jakin beza ahalegin guztiak egiten ari direla egoera hau albait arinen konpontzeko. Era berean, argi dago zoritxarreko ezbehar honek etorkizunean erabakiak hartzen lagunduko digula.