Euskadiko taldeen arteko derbia izango da, Euskadiko taldeen arteko hitzordu historikoa, beren arteko lehen Kopako finala izango delako. Aurrekariak badaude Euskadiko beste taldeen artean. 1927an Arenas Club eta Real Unionen arteko lehia eman zen eta Irungo taldeak irabazi zuen 1-0 emaitzarekin. Orain, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak berriro lehiatuko dira euskal derbi bizi eta bero batean. Ikurrinak, bandera txuri-urdinak eta zuri-gorriak izango dira nagusi Sevillako kaleetan eta hemendik aurrera luzaro gogoratuko da aurtengoa. Euskadiko afizioak dira biak, bakoitzak bere koloreak defendatuz baina beti aurkaria errespetatuz. Batek baino ezin izango du irabazi baina, gauza guztien gainetik, Euskadiko futbolak irabaziko du. Aupa Athletic!!! Gora Erreala!!!