Bileraren ondoren, lehendakariak agerraldia egin du komunikabideen aurrean, bide digitaletik, bileran hartutako erabakien berri emateko:
- Osasun sailburuak, Nekane Murgak, "Osasun Alerta edo Larrialdi Aitorpena" sinatu du (Osasun Publikoari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko legeria).
- Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak "Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI)" aktibatu du (Larrialdiak Kudeatzeko EAEko Dekretua eta Legea)
- Iñigo Urkullu Lehendakariak Dekretu bat sinatu du, zeinaren bidez bere gain hartzen duen –aipaturiko euskal legediak ezartzen duen eran- larrialdi honen aurrean gidaritza bakarra eta babes zibileko erantzuna. Une honetatik aurrera, Lehendakariak gidaritza hori hartuko du bere gain, aholku-batzorde batek lagunduta.
Hiru egintza juridikoak 2020ko martxoaren 16an, astelehenean, argitaratuko dira EHAAn.
Egun horretan bertan egingo da alderdi politikoen bilera, Lehendakariak deituta.
ARAUDI KONTSOLIDATUA
https://www.boe.es/diario_boe/txt.php?id=BOE-A-2017-5194
Iturria: Irekia