Era berean eskatu du agintariengan konfiantza izatea. Bilbao Barandicaren aburuz zientzia, prebentzioa, elkartasuna eta akordio globalak uztartu behar izango dira pandemia saihesteko, eta ezinbesteko jotzen du Europak programa ekonomikoa aurreikustea gaixotasun honen ondorio ekonomikoei aurre egiten laguntzeko.
Bilbao Barandicak nabarmendu du Koronabirusak planteatzen duen pandemia mehatxua “arazo global” bat dela eta, bere esanetan, “elkarrekin baino ez dugu gaindituko”. “Lehen lerroan osasun arloko profesionalak ari dira beren ezagutzarekin, baliabideekin eta dedikazioarekin. Nire elkartasun eta aitortza adierazi nahi diet guztiei eta osasun sistema publikoei, eta, nire kasuan, Osakidetzari”.