Joseba Ezkurdia nafarra bihurtu da Lau eta erdiko txapeldun, 2.600 eserlekuak betetzerik izan ez duen Navarra Arena pilotalekuan. 22-16ko markagailuarekin Arbizukoak partida beretzat irabazi du eta Jokin Altuna horman kontra jartzea lortu du tanto bakoitzean. Dena dela, garailea nor izango zen ez da argi egon lehen atsedenaldira arte, Altunari kostatu izan zaio eta Ezkurdia oso handi agertu da hasiera batean faboritoa Jokin zen arren.