Ageriko irregulartasun zantzuen aurrean eta Boliviako herritarren artean gero eta zatiketa larriagoa ematen ari delarik, erakunde biek bigarren hautespen aldia abenduaren 15ean egitea proposatu dute. Dena dela, nazioarteko erakundeek hainbat ohartarazpen egin duten arren, Europa eta Amerikako hainbat gobernuk adierazitakoaren gainetik, oposizioko alderdiek protesta egin arren eta kaleko giroa oso nahasita dagoela ikusi arren, Evo Moralesek bere burua Presidente izendatu du Hauteskundeetako Auzitegi Gorenaren abalarekin, eta larriki kaltetu du Boliviako jendartean bizi den giro nahasia.
Hauteskunde prozesuaren gardentasun eta fidagarritasun faltaren aurrean, EAJ-PNVk ondorengoak adierazi nahi ditu:
1) Bat egiten dugu Europako Kanpo Ekintza Zerbitzuak urriaren 24an zabaldu duen komunikatuarekin. Agiri honetan planteatu dute boto gehien jaso zituzten Evo Morales eta Carlos de Mesa hautagaien artean bigarren hautespen aldia egitea gaur egungo blokeo egoeratik irteteko eta Hauteskunde prozesuekiko eta erakundeekiko konfiantza berreskuratzera begira.
2) MAS (Movimiento al Socialismo) alderdiaren eta Comunidad Ciudadana taldeak lideratutako oposizioaren arteko elkarrizketa eraikitzailea aldarrikatzen dugu, Boliviako Hauteskunde demokratikoen errespetua bermatzeko eta nazioaren baitan adiskidetzea lortzeko bidea egiteko, Herrialde horretan eta Erregio osoan gero eta ezegonkortasun handiagoa eta kezkagarriagoa ekar lezakeen indarkeria saihestuz.