Donostiako ordezkaritza bat, Eneko Goia buru izan duela, San Petesburgo hirira bidaiatu da Turismoaren Munduko Erakundearen 23. Batzar Nagusian parte hartzera eta turismo iraunkorrerako proposatzen duen eredua aurkeztera.
“Love San Sebastián. Live Donostia” Turismoaren Munduko Erakundeak “Iraunkortasuna eta Politika Publikoak eta Gobernua” sarirako finalista izan da Kolonbiako Turismo Ministerioak proposatu duen “Turismoa eta Bakea-Tenerifeko Turismoa” titulukoarekin batera, eta saria jaso du Nazio Batuen Turismo erakunde gorenak antolatu duen galan.