Mundu osoko begiak Nueva York-era begira egon dira egunotan. Han, mundu osoko politikariek herri bakoitzaren konpromisoak aurkeztu dituzte Nazio Batuen Erakundeak Klima Larrialdiaren inguruan egin duen gailurrean. Euskadi ere bertan izan da. Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza batek beroketa globalaren aurrean planteatzen duen estrategia aurkeztu du, erregioetako gobernuek klima larrialdiaren aurrean daukaten eginkizun garrantzitsua aldarrikatuz.