18 urte dituela, bere izena gorenera iritsi da. Gorago ezin. Asteroide bat hemendik aurrera `Maitane´ deituko da Maitane Alonso Monasterio 18 urteko Medikuntzako euskal ikaslearen omenez. Maitanek Mikrobiologiaren bigarren saria eta Iraunkortasunaren lehen saria irabazi ditu Fénixen, Arizonan ( AEB) Zientzia eta Teknologia alorrean egin den lehiaketarik garrantzitsuenean. Elikagaiak kontserbatzeko asmatu duen makinak NASAren interesa sortarazi zuen ,MIT-Massachusetts-eko Teknologia Institutuaren sari garrantzitsua jaso zuen eta, sari gisa, bere izena eman diote asteroide bati. “Uste nuen broma bat zela. Interneten bilatu behar izan nuen eta ikusi nuen Dalí, Pedro Duque eta Nadalek ere asteroide bat dutela beren izenarekin. Surrealista da izen horien artean Maitanerena ere izatea".