Ortuzar eta Aurrekoetxea, bihar bertan, asteartea, PDeCAT-eko presidente David Bonvehírekin eta Kataluniako alderdi horretako beste hainbat ordezkarirekin batera joango dira alderdi soberanistek irailaren 10ean, iluntzean, Fossar de les Moreres-en urtero egin ohi duten ekitaldira. Asteazkenean, hilak 11, EAJ-PNVko burukideak Rafael Casanovaren monumentuan goizeko 9:00etatik aurrera egingo den lore eskaintzan izango dira. Jarraian, EBBko buruak kazetarien galderei erantzungo die.