Eusko Ikaskuntzak bere mendeurrena ospatzeko kongresua egingo du udazkenean bost hiri ezberdinetan

Eusko Ikaskuntzak bere mendeurrena ospatzeko kongresua egingo du udazkenean bost hiri ezberdinetan
Eusko Ikaskuntzak bere mendeurrena ospatzeko kongresua egingo du udazkenean bost hiri ezberdinetan
01 Urria | Berria

Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidenteak nabarmendu nahi izan du Eusko Ikaskuntzak  betidanik izan duen konpromisoa “Baskoniako gizarteak eta herrialde guztiek etorkizunera begira planteatzen dituzten erronkei erantzun  bateragile  eta berritzaileak” emateko,  unean uneko errealitateari erantzunez,bere sorreratik daukan aginduari jarraiki”.

Kongresua izango da azken bi urte eta erdi hauetan  luzatu den prozesuaren emaitza . 800 pertsona inguruk parte hartu dute aldez aurretik ezarritako gaien inguruan egin diren topaketa,foro sozial eta hiritarren mahaietan “ etorkizuneko Baskonia era kohesionatuan eraikitzera begira” .

PARTEKATU