Halaber, ordezkari jeltzaleak gogora ekarri ditu Jose Antonio Agirre Lehendakariak Europako proiektua diseinatzen zen bitartean bere dimentsio soziala defendatzerako orduan erakutsi zuen erabakimen eta irmotasuna. Horregatik esan du gutxieneko errenta sistemak proiektu haren fruitu direla eta Euskadiko Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta aurkeztu du eredu gisa, 25 urtetan etengabe erakutsi duelarik gizarte bazterkeria eta marjinazioa borrokatzeko tresna egokia dela.
EAJ-PNVko eurodiputatuak azpimarratu duenez “Europa desegituratzen duten populismoen kontra eman daitekeen erantzunik onena da gure batasuna pertsonentzako proiektu erabilgarri bihurtzea. Pertsonak politika publikoen helburu bihurtzea”. Horrek derrigortzen du “oinarri soziala garatzera, hau da,gizarte bazterkeria arriskua borrokatzea eta gizarte kohesioari eustea”.