13 eserlekurekin UPN izango litzateke Nafarroako Parlamentuko lehen indarra. Geroa Baik bere bigarren tokia indartuko luke eta oraingo emaitzak hobetuko lituzke eta bi legebiltzarkide gehiago eskuratuko lituzke. Osotara 11 parlamentari izango lituzke. EH Bildu eta PSN berdin geratuko lirateke 8 eta 7 legebiltzarkiderekin, hurrenez hurren. Unidos Podemos taldeak 3 galduko lituzke eta Izquierda-Ezkerra taldeak (I-E) bi irabaziko lituzke. Ondorioz, talde biak 4 ordezkarirekin geratuko lirateke. PP alderdia Parlamentutik desagertuko lirateke orain arteko bi eserlekuak galduz, eta Ciudadanos lehen aldiz sartuko litzateke 3 eserlekurekin.
EiTB Focusek Iruñeko Udalerako udal hauteskundeetako emaitzez egin duen galdeketari dagokionez, hiriburuak orain arteko orekari eutsiko lioke aldaketa gutxirekin.
UPNk irabaziko luke baina zinegotzi bat galduko luke eta 9 zinegotzirekin geratuko litzateke. EH Bilduk bigarren indarra izaten jarraituko luke eta Geroa Bai koalizioa hirugarren tokian geratuko litzateke, biak 5 zinegotzirekin. PSN alderdia laugarren geratuko litzateke 3 zinegotzirekin. Aranzadik zinegotzi bat galduko luke eta Ezkerra taldeak bat irabaziko luke eta,ondorioz, biak 2 zinegotzirekin geratuko lirateke. Ciudadanos Udalean sartuko lirateke ordezkari bakarrarekin.