Ekonomikoki eragingo duen eragin handiaz gain, medioetan ere oso inpaktu handia izango du urte osoan hiria mundu mailan ikusgarri egiten lagunduko duelako eta Final Four delako hau egiten den bitartean 179 herrialdeetako telebistetan agertuko delako. Izenpe ekitaldian izan da Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua, Gorka Urtaran Vitoria-Gasteizko alkatea, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusia, Jordi Bertomeu Euroligako CEOa eta Josean Querejeta Saski Baskonia taldeko presidentea.
Halaber, Arabako lurraldean egingo da 2019ko Nazioarteko Enoturismo Kongresua. Vitoria-Gasteizek eta Arabako Errioxa eskualdeak datorren urteko martxoan beren ateak irekiko dituzte XI. Enoturismo Kongresua egiteko. Izendapen ofiziala Budapesten egin zen, Hungariako hiriburuan.
Gorka Urtaran Gasteizko alkatea Budapestera bidaiatu zen eta orduan azpimarratu zuen hiria “ilusioz beteta eta prest” dagoela herrialde ezberdinetako profesionalak hartzeko “eta egun batzuetan ardogintzara lotutako turismoko erreferente bilakatzeko, gure herrialdean harro egoteko moduko produktua izateaz gain, gero eta indar handiagoa daukan turismoa delako”.